R.ZABALA tolare sagardotegian kalitatezko sagardo naturala eskeintzen diegu gure bezeroei. Aintzinatik, era tradizionalean eta maina haundiz ekoiztutakoa berau. Ramon Zabala Mendizábal-en ardurapean.

Gizaldietako esperientzia ( 200 urte baino gehiago) eta bertako sagarrondo landaketan eginadko esfortzu haundiaren ondoren, gaur egun, honako ezaugarriak dituen uzta izaten dugu orokorrean: zapore handiko eta indar gehiagoko sagardoa, sendoagoa, gozoagoa eta gorputz gehiagorekin. Erraz edaten den sagardoa izanik, %6 alkohol gradurekin soilik.

Gure nahiak eta esfortzuak, aspaldidanik, urtero-urtero, Gipuzkoako sagarrarekin bakarrik ekoiztutako sagardoa lortzera zuzenduak daude. Gaur egun, uzta oparoa denean, %100 Gipuzkoako sagarrarekin soilik egindako sagardoa lortzen dugularik.

Orri hauetan gure poza adierazi nahi dugu, bi aldiz Gipuzkoako TXAPELA lortu izanagatik. Hau da, 1go saria, 2004 eta 2006. urteetan  Gipuzkoako Sagardogile onenari Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako sarietan. 2007. urtean 2º saria ere lortu genuelarik. Guzti honi, besteen artean, 1987.urtean, sagardo onenaren 1go saria lortu izana ere gehitu behar zaio. Esan behar da, konkurtso hauek seriotasun handiagatik eta hautaketa prozesu zorrotzarengatik ezagutzen direla.

Gure bezeroek gipuzkoako sagardorik onenaz goza dezaten nahi dugu, bai “Txotx” garaian sagardotegian bertan, eta baita ere, urteko edozein garaitan botilan. 10-13 gradu artean edatea gomendatzen dugu, honela, berezko propietate eta zapore %100 naturala hobeto nabarmentzeko.

Bai probintzi mailan eta baita estatu eta europa mailan, hainbat eta hainbat tokitako gure bezeroei, eskerrak eman beharrean gaude, bazkari nahiz afari esanguratsuetan gure betiko sagardoa edateagatik. Aldi berean, oraindik probatu ez duena, dasta dezan gonbidatzen dugu.

Ekoizpen onena lortzearren, berrikuntza haundiak egin ditugu bai egitura mailan eta baita puntako teknologia duen makineria eskuratuz; baina beti ere, gure aintzanako era tradizionala mantenduz.

Gure sagardoaren funtsezko oinarria ekoizpen prozesuko ahalegin berezian eta, batez ere, erabilitako kalitatezko lehengaietan datza. Lehengai horiek ondorengo sagar barietatea izanik: “txalaka, mozolua, mikatza, saltxipi, urtebixiki, urtebihandi, goikoetxea, haritza, gezamina, antolamakatza,...”

Sagar bilketa irailean hasten da, sagardo ekoizpenarekin batera eta azaro inguruan bukatzen da. Ondoren “Txotx” garaiari hasera ematen zaiolarik. Gero, sagardoaren botilaratzea hasten da, gure bezeroei sagardorik onena iristeko helburuarekin salmenta eta banaketa lanari ekinez.

Bestalde, horri hauetatik, www.iretza.com bisitatzera gonbidatzen zaituztegu, SAGARDOTEGIAREN KONTZEPTU BERRIA ezagutu dezazuen.